AIPAGARRIAK‎ > ‎

SOLOARTE SOLUTIONS EASO SARIA 2017-2018 FIRST LEGO LEAGUE EUSKADIn

publicado a la‎(s)‎ 27 feb. 2018 14:26 por Ana Belén Vega   [ actualizado el 27 feb. 2018 15:58 ]

Aurten  CPI SOLOARTE IPIko taldeak  EASO SARIA jaso du: entrenatzailearentzako aintzatespena, zeinaren dedikazioa, pazientzia, orientazioa eta debozioa argi eta garbi identifikatu baitituzte epaileek.

FIRST LEGO® League kirol-ekimen formatua duen nazioarteko txapelketa da eta horren helburua 10 eta 16 urte arteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta berrikuntza bultzatzea da. Horretarako, FLL-k erronka tematikoak erabiltzen ditu gazteak ikerketan, arazoen konponketan eta zientzian nahasteko. Aurten, Hydro Dynamics erronkaren bitartez, helburua da taldeek uraren giza zikloaren inguruan ahalik eta gehien ikastea.  Hau da, ura non eta nola aurkitu, garriatu eta modu egokian erabili.
Partehartzaileek erronka 3 atal hauek landuz ebazten dute erronka
  • Proiektu zientifikoa: taldeek urteko erronkarekin zerikusia duen arazoa identifikatzen dute, ikertzen dute, irtenbide bat proposatzen dute eta komunitatearekin partekatzen dute.
  • Robotaren jolasa: taldeek robot bat diseinatu, eraiki eta programatzen dute LEGO Mindstorm kita erabiliz. Horrek modu autonomoan misio batzuk osatu beharko ditu jokoan.
  • Balioak: taldeek erakusten dute egindako lana FLL balioekin garatu dela: inklusioa, ezagutzea, koopertizioa, errespetua, taldean lan egitea.
Comments