Aurkezpena

B06 Berritzeguneko Zuzendaria

Hezkuntza eremuan une erakargarria bizi dugu gaur egun. Ikerketak eta berrikuntzak gidatutako garaian gaude.

Ikasleek edukiak ikasi ez ezik beraien abilezi eta adimen guzti-guztiak garatu behar dituzte kideen eta helduekin harremanetan. Hain zuen ere, egoera horietan ematen direlako bizigarri eta suspergarriak diren sormen prozesuak.

Xede horrekin, B06 Basauri-Galdakao Berritzeguneak argitaratzen du bere laguntasun eskaintza hezkuntza-komunitatea osatzen duten eragileen prestakuntza prozesuetarako, beti ere jakinik hezkuntza-komunitatean eragiten duten gainontzeko departamentu, erakunde eta elkarteekin elkarlana ezinbestekoa dugula.

Batetik, gizarteak bizi dituen familia, ekonomia, harreman eta kultura mailako aldaketak aintzat hartuta, eta bestetik, ikerketak eta bermatuta dauden praktikak oinarri izanik, Berritzeguneko aholkularitza partekatzen dugu hezkuntzari buruzko sinesmen eta jokabideen gainean hezkuntza-eragileen artean hausnarketa bultzatzeko. Bide horretatik irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan diharduten irakasle-jendeak ezinbestekoak dituen tresnak eta prozedurak eskuratuko ditu azken xedea den ikasleriaren interes, gogo eta asmoen garapenerako. Ikasleok beraien bizitzako une erabakigarrietan modu aske eta kritikoan jokatzeko gaituak egon daitezen.

Vivimos un momento apasionante en el ámbito educativo. Tiempos marcados por la innovación y la investigación. El alumnado no sólo debe aprender contenidos sino que debe explotar todas sus habilidades e inteligencias para potenciar los procesos creativos; procesos estimulantes e ilusionantes que se generan en interacción con sus iguales y adultos en las situaciones de aprendizaje.

Para ello, el Berritzegune B06 Basauri-Galdakao quiere ofrecer su propuesta de acompañamiento en los procesos de formación de las personas que configuran la comunidad educativa subrayando, a su vez, la necesidad de trabajar conjuntamente con otros departamentos, asociaciones e instituciones.

Somos conscientes de los cambios que están aconteciendo en la sociedad tanto a nivel social, familiar, económico y cultural. Teniendo en cuenta esta realidad queremos compartir nuestro asesoramiento para reflexionar sobre nuestras maneras de pensar y actuar en educación con la ayuda de investigaciones y prácticas avaladas.

Nuestro objetivo es proporcionar las herramientas y los procedimientos necesarios a los profesionales que comparten la experiencia de enseñanza-aprendizaje, a fin de que el alumnado pueda desarrollarse en función de sus intereses, deseos y aspiraciones para actuar de manera crítica y libre en los momentos decisivos de sus vidas.