2019 -2020
Kultura ONdarea saria
PARTE HARTU PARTICIPA
Kultura Ondarea Saria 2020 deialdia
- AGINDUA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Kultura Ondarea Sariaren deialdia egin eta sari hori arautzen baita 2020rako
- ORDEN de 10 de diciembre de 2019, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se convoca y regula el Premio «Kultura Ondarea Saria» para el año 2020
Kultur Ondarea Saria
Zer da Kultura Ondarea Saria?
Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideo-lehiaketa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Sailek antolatua.
Zer egin behar dut?
1. Talde bat sortu, zure ikastetxean tutore bat bilatu eta web-orriaren bidez izena eman. 2. Bi bideo grabatu, bat Euskal Kultura Ondarearen elementu bat ezagutzera emateko, eta bestea lehendabizikoaren making-of-ari buruzkoa. Ondoren bi bideoak Youtubeko kanal batera igo 2018ko apirilaren 24a baino lehen.
Zer da Kultura Ondarea?
Kultura Ondarea giza–adierazpen aipagarrienen multzoa da, gizartearentzat garrantzitsuak, izaera material edo materiagabekoak, belaunaldiz belaunaldi igortzen direnak. Euskal Kultura Ondarea osatzen dute bai elementu materialek (errenazimendu-estiloko dorretu bat, burdinola zahar bat edo alboka bat adibidez), bai materiagabeek (dantza tradizionalak edo bertsolaritza adibidez).
Nork hartu dezake parte?
Ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan matrikulatuta dauden eta Euskal Kultura Ondarearen ezagutza hobekien zabaltzen laguntzen duten Euskal Hezkuntza Sistemako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleak.
Zein da saria?
Hiru bideo hoberenek Napolira 7 eguneko bidaia irabaziko dute. Taldekide guztiek tutoreak lagunduta bidaiatzeko aukera izango dute. Napolin dauden bitartean bertako gidari baten laguntza izango dute.