EGITEN ETA EKITEN IKASI

Copia de Zehar konpetentziak eta 2. EGITEN ETA EKITEN IKASI

Zerikusia du sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskuak hartzearekin, bai eta, helburuak betetze aldera, proiektuen plangintza eta kudeaketa egiteko abileziarekin ere. Pertsona guztiek erabiltzen dute konpetentzia hau eguneroko bizitzan, etxean eta gizartean, eta baita lantokian ere, beren lanaren testuinguruaz jabetu eta aukerak baliatzeko ahalmena izatean: horrez gainera, zimendua da gizarte- edo merkataritza-jarduerak sortzen edo sarrera horretan laguntzen duten pertsonek behar dituzten beste gaitasun eta ezagutza espezifiko batzuk garatzeko.

Ideiak sortzeko konpetentziak badu bere garrantzia, hain zuzen ere sormenaren eragina bizitzako esparru eta egoera guztietan aplika daitekeelako. Bereziki, ekintzak bideratzeko eta sentimendu, iritzi edota errealitatea hizkuntzaren, plastikaren, musikaren, dantzaren… bidez adierazteko.