IZATEN IKASI: IKASITAKOA TRANSFERITZEN, APLIKATZEN ETA AUTORREGULATZEN IKASI

IKASTEKO ESTILOEN AUTOERREGULAZIOA

Norbera izatea, prozesu baten emaitza edo ondorioa da, eta era berean, prozesu horren abiapuntua da. Norbera izateko, era integratuan ikasten eta pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten ikasi behar da, eta prozesu horien emaitza da. Nobera izateko, nork bere burua osotasunez (gorputza, sentimenduak, pentsamenduak, hitzak, jokaerak, ekintzak) ezagutu, bere buruaz era kontzientean jabetu eta asmoen baitan ekintzak bideratzeko gai izan behar da. Norbere buruaren jabe izateko, ez dago auto-erregulazioa baino bide aproposagorik.

Arestian aipatutako beste hiru zehar-konpetentziak (Ikasten eta pentsatzen ikasi, Ekiten eta egiten ikasi, Bizikidetzan elkarrekin ikasteko eta bizitzen ikasi) komunikatzeko eta autorregulatzeko prozedurak eta jarrerak esparru askotan erabili daitezke:

- Ikasitakoaren transferentzia bizitako egoera pertsonaletara, sozialetara eta akademikoetara (integrazio-egoerak).

- Ikasitakoaren aplikazioa, konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua biderako sekuentzia didaktikoetara (unitate didaktikoak).

- Norbera izaten ikasteko pertsona osoaren garapena begiztatzen duen autorregulazioa.