URRIAK 9

IKASLEEN SEXUALITATEA XXI. MENDEAN: PORNOGRAFIATIK HEZKUNTZARA


IKASLEEN SEXUALITATEA XXI. MENDEAN: PORNOGRAFIATIK HEZKUNTZARA

Emalea: Xabier Iturbe

Eguna: Urriaren 9a

Ordutegia: 15:00-17:30

Tokia: Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)

"Hezkidetzaren II Planak" eta "Maitaleen Pedagogiak" bat egiten dute "Sexuen Arteko Hezkuntzan". Zein da hiru esparru hauek egiten duten ekarpena ikasleen maitasun tratuei? Galdera horri erantzuteko esparru bikoitzaren berariazko elementu zehatzak aurkezteaz gain, hiruren arteko loturak eta sinergiak nabarmenduko ditugu.

Hala, Hezkidetzaren II Planak hezkidetza-eskola eredua garatzeko, genero ikuspegia txertatzeko edota emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko estrategiak proposatuko ditu. Bestalde, maitaleen pedagogia, maitasun, grina eta amoranteen arteko harremanez mintzatuko da eta, azkenez, sexuen arteko hezkuntzak, aipaturiko bi eremuetan azaldutako osagaiak lotzeko saiakera egingo du, Haur Hezkuntzan hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarainoko ibilbide sekuentziatua planteatuz.